Alex Gonzalez izango da Urretxuko PSE-EEren alkategaia
Alex Gonzalez izango da Urretxuko PSE-EEren alkategaia. “Ilusioz eta erantzukizunez”, “Urretxu aldatzeko” eta “ekarpen aurrerakoia eginez” aurkeztuko dela esan du Urretxuko gazteak.
Gonzalez Farmakologia. Medikamentuen Garapena, Balioespena eta Erabilera Arrazionala masterra ikasten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. Biologiako gradua ikasi zuen Leongo Unibertsitatean. Euskalduna da.
Bere asmoa Urretxuko Udala gobernatzea da eta Urretxurako proiektu bat duela ziurtatu du, bertako bizilagunen bizi kalitatea hobetzea helburutzat hartuta. “Proposamen zehatzak eta egingarriak ditugu etorkizuneko erronkei eraginkortasunez aurre egiteko”, azaldu du. Urretxuk gehiago merezi duela uste du eta horregatik erabaki du aurkeztea. PSE-EE aniztasunaren, elkarbizitzaren eta egonkortasunaren bermea dela gehitu du.
Nati Nieves zinegotzi sozialistak azken bi legealdietan egindako lana txalotu du. “Lan zentzuduna izan da. Beste gauza guztien gainetik, beti urretxuarren interesen alde lan egi du. Nievesek egin duen lana erabakigarria izan da Urretxuk aldaketa positiboa izateko”.