Mikel Lizarralde izango da Zumarragako bake epaile berria
Zumarragako Udalak Mikel Lizarralde Mendizabal bake epaile izendatzea eta Unai Arratibel Llorente ordezko izendatzea onartu du gaurko osoko bilkuran. Azken 50 urteetan Jose Angel Igarzabal izan da bake epailea. Erretiroa hartu behar du eta Lizarraldek hartuko du lekukoa.
Lizarralde (Zumarraga, 1970) merkataria da lanbidez. Horretaz gain, Zumarragako musika bandako eta Goiargi abesbatzako kidea, parrokiako koruko zuzendaria eta parrokiako organo-jotzailea da.