Tourrari ongi etorria emateko ikurrin handiena egiteko kanpaina amaitzear da
Gure Eskuk abiatu du eta ekarpenak egin daitezke larunbatera arte.
Frantziako Tourraren lehen hiru etapak eta bosgarrenaren zati bat Euskal Herrian izango dira, eta Gure Eskuk inoiz egin den ikurrinik handiena osatzeko eta Tourraren inguruko lanketa finantzatzeko, Crowdfunding kanpaina martxan du. “Zabal dezagun lau haizetara 7 lurraldeko herri honek erabakitzeko eskubidea daukala! Euskal Herriak erabaki – Basques decide!”, adierazi zuten antolatzaileek kanpainaren aurkezpenean.
Ekarpena egiten duen orok, bere burua ikurrinean bertan ordezkatuta ikusiko du. Ekarpena egiteko, sartu hemen. Bi egunetan bukatuko da kanpaina.