Elkarretaratzea deitu du gaurko Ordiziako Koordinadora Feministak
Emakume bat erail du gizon batek Bilbon. Erailketa gaitzesteko elkarretaratzea Plaza Nagusian izango da, 20:00etan.
Azken hilketa matxistak salatzeko eta gaitzesteko, elkarretaratzea deitu du gaurko Ordiziako Koordinadora Feministak. Plaza Nagusian izango da, 20:00etan. Bilbon emakume bat hil du gizon batek aste honetan. Indarkeria matxistak 3 emakume erail ditu Euskal Herrian urtea hasi zenetik. Azken hilabetean izan dira hilketak.
Maiatzaren 16an gizon batek eskopetaz tiroz hil zuen 50 urteko emakume bat kalean, Orion. Maiatzaren 28an, Gasteizko apartamentu hotel batean hilda aurkitu zuten 32 urteko emakume bat. Haurdun zegoen, eta haren gorpuaren ondoan 3 urteko haurra zegoen. Haren bikotekidea biharamunean atxilotu zuten. Ostegunean, Bilbon, gizon batek bere burua aurkeztu zuen komisarian, eta aitortu zuen 89 urteko izeba hil zuela labanaz.