Goierriko 22 udaletako udalbatzak osatu eta alkateak izendatu dituzte
Alkate berriak izango dira 8 herritan: Araman, Gabirian, Gaintzan, Legazpin, Legorretan, Zaldibian, Zegaman eta Zerainen. Aurreko legealdiko alkateek jarraituko dute 14 herritan: Altzagan, Ataunen, Beasainen, Ezkio-Itsason, Idiazabalen, Itsasondon, Lazkaon, Mutiloan, Olaberrian, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran, Urretxun eta Zumarragan.
Gaur, maiatzaren 28ko udal hauteskunde egunetik 20 egunera, udalbatzak eratzeko ezohiko batzarrak egin dituzte Goierriko 22 udalerrietan. Goiz eta eguerdi partean izan dira saio eratzaile guztiak. Udal hauteskundeetan aukeratutako hautagaiek eta udal bakoitzeko idazkariek parte hartu dute. Lehenengo, Adin Mahaia osatu dute hautetsi zaharrenek eta gazteenek. Hautetsi guztiek zinegotzi kargua beteko dutela zin egin dute gero, eta udalbatzak osatuta, alkatetzak aukeratu dituzte. Ondoren, alkateek karguak hartu dituzte.
Alkate berriak izango dira 8 herritan: Araman, Gabirian, Gaintzan, Legazpin, Legorretan, Zaldibian, Zegaman eta Zerainen. Aurreko legealdiko alkateek jarraituko dute 14 herritan: Altzagan, Ataunen, Beasainen, Ezkio-Itsason, Idiazabalen, Itsasondon, Lazkaon, Mutiloan, Olaberrian, Ordizian, Ormaiztegin, Seguran, Urretxun eta Zumarragan.
ALTZAGA
Aginte makila hartzen lehenengoetakoa izan da Maite Garmendia, Altzagan. 2019-2023 legealdian Altzagako alkate izan da eta 2023-2027 agintaldian ere lan horretan jarraituko du. Goizeko 9:00etan egin dute saio eratzailea. Hautagai bozkatuena Garmendia izan zen maiatzaren 28ko hauteskundeetan Altzagaren Aldeko Taldearekin. Bost zinegotzi dagozkio Altzagari. Alkatearekin batera, udalbatza osatuko dute talde bereko Ianire Aranzabek, Ramon Elkorok, Ander Del Riok eta Asensio Urretabizkaia.
ARAMA
11:00etan egin dute saio eratzailea Araman. Bost hautagaiko zerrenda aurkeztu zuen talde bakarrak, Arama Herritarren Batzarrak, eta bost zinegotzi dagozkio Aramari. Aritz Insausti izango da alkatea 2023-2027 agintaldian, eta udalbatza osatuko dute Asier Muñagorrik, Jon Ander Gorospek, Udane Arizmendik eta Iker Irribarriak.
ATAUN
Gehiengo osoa lortu zuen Ataunen EH Bilduk hauteskundeetan. 9 zinegotzi dagozkio Atauni. EH Bilduko Martin Aramendik jarraituko du alkatetzan. Gaur 11:00etan egin dute saio eratzailea. Udalbatza osatuko dute, alkatearekin batera, EH Bilduko Maider Irastortzak, Mikel Dorronsorok, Ion Fontenlak, Egoitz Goikoetxeak, Pili Imazek eta Aitzol Barandiaranek, eta EAJko Kontxi Sukiak eta Alberto Arellanok.
BEASAIN
Zinegotzi bat galduta ere, EAJk gehiengo osoa lortu zuen hauteskundeetan. EH Bilduk eta PSE-EEk aurreko legealdiko zinegotzi kopuru bera lortu zuten, eta Elkarrekin-Podemosen sartu zen udalean. 17 zinegotzi dagozkio Beasaini. Gaur 12:00etan egin dute saio eratzailea Beasainen. EAJko Leire Artolak jarraituko du alkatetzan. Udalbatza osatuko dute Artolaz gain, EAJko Adur Ugartemendiak, Ainhoa Arratibelek, Mariola Pascualek, Edorta Diaz del Riok, Elena Ruizek, Michel Ventureirak, Olatz Arresek eta Aitor Aldasorok, EH Bilduko Hasier Agirrek, Nerea Manzisidorrek, Aitor Urdangarinek, Yolanda Hernandezek eta Iker Urteagak, PSE-Eeko Eva Alvarezek eta Angel Redondok, eta Elkarrekin-Podemoseko Wesley Aritz Corsittok.
EZKIO-ITSASO
Ezkio Eraikiz herri kandidaturak osatuko du udalbatza Ezkio-Itsason. 7 zinegotzi dagozkio Ezkio-Itsasori. Ezkio Eraikiz alderdiko Joseba Telleria izango da alkatea, eta harekin batera, zinegotziak talde bereko Itziar Etxezarreta, Gorka Sasieta, Isa Flores, Iñaki Alberdi, Asier Alberdi eta Ainhoa Albizu izango dira. 10:00etan izan da ezohiko batzarra.
GABIRIA
Gabirian 12:00etan egin dute saio eratzailea. Gabiria Hautesle Elkarteak udalbatzako zazpi eserlekuak lortu zituen. Alkatea Endika Igartzabal izango da, eta udalbatza osatuko dute Iratxe Irigoienek, Iñigo Igartzabalek, Felix Maizek, Maialen Igartzabalek, Iker Arratibelek eta Joseba Iztuetak.
GAINTZA
Gaintzari 5 zinegotzi dagozkio. Gaur 10:30ean egin dute udalbatza eratzeko saioa. Gaintzako Herria hautagai zerrenda bakarrak osatuko du udalbatza. Alkatea Jon Gorrotxategi izango da, eta udalbatza osatuko dute berarekin Uxue Irastorzak, Pablo Sesmak, Jokin Garmendiak eta Auritz Aurtenetxek.
IDIAZABAL
Idiazabalgo EH Bilduk gehiengoa sendotu du, bi zinegotzi gehituta. 11 zinegotzi dagozkio Idiazabali. Gaur 12:00etan egin dute saio eratzailea. Alkate lanetan EH Bilduko Iñaki Alberdik jarraituko du. Berarekin, udalbatza osatuko dute EH Bilduko Jone Ormazabalek, Aimar Lizarazuk, Ioana Pradosek, Iñaki Arriaranek, Jaione Amunarrizek, Eunate Eliok eta Agustin Urteagak, eta Izalberriko Patxi Mujikak, Mikel Mujikak eta Aitziber Aizpuruk.
ITSASONDO
EH Bilduko Iñaki Aizpuruk jarraituko du alkatetzan Itsasondon. Zinegotzi bat gehitu du Itsasondoko EH Bilduk, eta EAJk bat galdu du. 7 zinegotzi dagozkio Itsasondori. Udalbatza osatuko dute, Aizpururekin batera, EH Bilduko Nagore Etxeberriak, Iker Mendizabalek, Elena Mansok, Aitor Garmendiak eta Nerea Martinezek, eta EAJko Judith Otegik. Gaur 14:00etan eratu dute udalbatza. Aurreskua dantzatu diete ordezkariei udaletxe kanpoan.
LAZKAO
Lazkaon 12:00etan egin dute saio eratzailea. 13 zinegotzi dagozkio Lazkaori. EAJk gehiengo osoa du, 7 zinegotzirekin. EAJko Kepa Zubiarrain jarraituko du alkatetzan, eta udalbatza osatuko dute EAJko Eneritz Mirandak, Aitor Altunak, Amagoia Naldaizek, Jose Manuel Sesek, Unbe Etxanizek eta Aritz Goikoetxeak, eta EH Bilduko Joxemai Ormazabalek, Aitziber Azurmendik, Egoitz Bergarak, Maialen Amundarainek, Haritz Antoñanzasek eta Carolina Agirrek.
LEGAZPI
Legazpiko saio eratzailea 12:00etan egin dute. EH Bilduk lortu zituen boto gehien udal hauteskundeetan. 13 zinegotzi dagozkio Legazpiri. Bost zinegotzi izango ditu EH Bilduk, beste bost EAJk, bi PSE-EEk eta bat Berdeek. Alkatetza, baina, EAJren esku utzi du PSE-EEk. Hala, EAJko Eric Galvez izango da alkatea. Udalbatza osatuko dute EH Bilduko Edurne Gonzalezek, Ibon Altzelaik, Maria Sarasolak, Jon Jauregik eta Igor Romatezabalek, EAJko Amaia Aizpuruak, Myriam Galileak, Edurne Matiasek eta Josu Galileak, PSE-Eeko Oscar Valbuenak eta Jesus Santurdek, eta Berdeak-eko Alberto Benzunarteak.
LEGORRETA
Legorretako EH Bilduko Iñaki Agirre izango da alkatea 2023-2027 agintaldian. 9 zinegotzi dagozkio Legorretari. Aurreko legealdian bezala gelditu da zinegotzien banaketa: 5 EH Bildurentzat eta 4 EAJrentzat. Agirrerekin batera, udalbatza osatuko dute EH Bilduko Maddi Jauregik, Odei Lopezek, Carmen Mendezek eta Beñat Jauregik, eta EAJko Aitziber Meabek, Garbiñe Garmendiak, Ainara Amenabarrok eta Miren Rezolak. Gaur 13:00etan egin dute batzarra.
MUTILOA
11:00etan egin dute batzarra Mutiloan. Iñaki Ugaldek jarraituko du alkatetzan. 7 zinegotzi dagozkio Mutiloari. Talde bakarra aurkeztu zen hauteskundeetara, Mutiloako Herri Kandidatura. Ugaldek 7. aldia hasiko du. 24 urte daramatza udalbatzan, lehenengo laurak zinegotzi, eta 2003tik alkate.
OLABERRIA
OEO hautesle taldeak jarraituko du alkatetzan. 7 zinegotzi dagozkio Olaberriari. OEOk 4 zinegotzi ditu, eta EH Bilduk 3. Jokin Garmendia izango da alkatea berriz ere. Udalbatza osatuko dute OEOko Nerea Castañok, Juan Renteriak eta Irene Irastortzak, eta EH Bilduko Aitor Urkiolak, Isabel Herrerak eta Ainhoa Goiburuk. 11:00etan egin dute saio eratzailea.
ORDIZIA
12:00etan egin dute batzar eratzailea Ordizian. 17 zinegotzi dagozkio Ordiziari. EH Bilduk lortu zituen boto gehien. Zinegotzien banaketa aurreko legealdian bezala geratu da: 7 EH Bildurentzat, 7 EAJrentzat, 2 Ordizia Orainentzat eta bat PSE-EErentzat. Adur Ezenarrok jarraituko du alkate lanetan. Ordizia Orain-ek zurian bozkatu du, eta PSE-EEk Joseba Aranbururi eman dio bozka, baina gehiengo osoa ez denez lortu, Adur Ezenarrok hartu du kargua. Alkatearekin, udalbatza osatuko dute 2023-2027 legealdian EH Bilduko Maitane Alvarezek, Jon Ander Caballerok, Ainhoa Jimenezek, Itsaso Muñozek, Manex Berzosak eta Marta Ortegak, EAJko Joseba Aranburuk, Gregorio Iruretagoienak, Agurtzane Antoñanak, Leire Bidagurenek, Xabier Crespok, Arantxa Arocenak eta Carlos Castañok, Ordizia Oraineko Mila Sukiak eta Viviana Angelica Murillok, eta PSE-EEko Ana Maria Sanchezek.
ORMAIZTEGI
Bederatzi zinegotzi dagozkio Ormaiztegiri. Ormaiztegi Batzenek irabazi zituen hauteskundeak. Ormaiztegi Batzeneko Jon Enrikek hirugarren legegintzaldia beteko du udalean. Bera izango da alkatea. Goizean goiz egin dute batzarra, 9:00etan.
SEGURA
EH Bilduk gehiengo osoa dauka Seguran. 9 zinegotzi dagozkio Segurari. EH Bilduko Izarra Urdalletak jarraituko du alkatetzan, eta udalbatza osatuko dute, EH Bilduko Ainitze Arretxek, Egoitz Apaolazak, Olatz Etxeberriak, Josu Agirrek eta Estibaliz Ripak, eta EAJko Ander Egañak, Alfredo Etxeberriak eta Amaia Etxeberriak. 12:00etan izan da saio eratzailea. EAJren 3 bozkak Izarra Urdalletarentzat izan dira, eta hala, aho batez erabakita izango da alkate.
URRETXU
Urretxuko EAJk gehiengo osoa galdu zuen hauteskundeetan, baina alkatetza bere esku geratuko da berriz ere. 13 zinegotzi dagozkio Urretxuri. 6 izango ditu EAJk, 5 EH Bilduk, eta bi PSE-EEk. EAJko Jon Lukik jarraituko du alkate izaten, eta udalbatza osatuko dute berarekin, EAJko Maialen Fidalgok, Igor Zubillagak, Jon Albisuak, Itziar Agirrek eta Victor Perezek, EH Bilduko Jon Altolagirrek, Julen Azpeitiak, Amaia Galvezek, Nekane Oruesagastik eta Ricardo Babarrok, eta PSE-Eeko Alex Gonzalezek eta Jokin Garciak. 12:00etan izan da batzar eratzailea.
Hirugarren legealdia izango da Lukirentzat. Gaurko bozketan, EAJko ordezkariek Lukiri eman dizkiote sei bozak, EH Bilduko bost botoak koalizioko Jon Altolagirre alkategaiarentzat izan dira, eta PSE-EEkoek zurian bozkatu dute. Hala, EAJk jarraituko du alkatetzan datozen lau urteetan.
ZALDIBIA
Zaldibian aurreko legealdiko zinegotzi banaketa bera izango du udalak: EH Bildu 6 zinegotzi eta EAJk 3. 12:00etan egin dute saio eratzailea. Ioritz Berra izango da alkatea 2023-2027 legealdian. Udalbatza osatuko dute EH Bilduko Eztitxu Mujikak, Maider Castellanok, Xabier Iraetak, Maialen Mendizabalek eta Katrin Lizarraldek, eta EAJko Garbiñe Mendizabalek, Estibaliz Jakak eta Agurtzane Aiestaranek.
ZEGAMA
EH Bilduk izango du alkatetza 2023-2027 agintaldian, azken urteetako joera apurtuta. 9 zinegotzi dagozkio Zegamari. EH Bilduk 5 zinegotzi izango ditu, eta Zegama Lantzen-ek 4. EH Bilduko Iker Zubeldia izango da alkatea. Udalbatza osatuko dute berarekin, EH Bilduko Ainhoa Herrastik, Aritz Agirrek, Nagore Arrietak eta Denis Perezek, eta Zegama Lantzeneko Izaskun Igoak, Iñaki Albizuk, Julian Iraolak eta Alina Dumitruk. 12:00etan egin dute saio eratzailea. Alkate ez ezik, bertsolaria da Zubeldia, eta bertso batzuk kantatu ditu kargu-hartzean.
ZERAIN
EH Bilduk irabazi zituen hauteskundeak Zerainen. 7 zinegotzi dagozkio Zeraini. 4 zinegotzi izango ditu EH Bilduk, eta 3 Zerain Burujabetzak. EH Bilduko Gorka Urteaga izango da alkatea datozen 4 urteetan. Berarekin batera, udalbatza osatuko dute EH Bilduko Arantzazu Gereñuk, Aroa Saez de Egilazek eta Haitz Balerdik, eta Zerain Burujabeko Jon Harreguyk, Ane Miren Oterminek eta Joanquin Intsaustik. 12:00etan egin dute batzarra.
ZUMARRAGA
Aurreikuspenen arabera gauzatu da gaur Zumarragan 2023-2027rako kargu-hartzea. Mikel Serranok hartu du aginte makila, eta PSE-EEko hautagaiak jarraituko du alkatetzan. Bosgarren legealdia izango da Serranorentzat. Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan, 6 zinegotzi lortu zituen PSE-EEk (gehiengo osoa galdu zuen), 5 EH Bilduk, eta 2 EAJk. Bozketan, PSE-EEko ordezkariek Serranori eman dizkiote 6 bozak, EH Bilduko 5 botoak koalizioko Aritz Elgarresta alkategaiarentzat izan dira, eta EAJkoek zurian bozkatu dute. Hala, PSE-EEk jarraituko du alkatetzan datozen lau urteetan. Serranoz gain, udalbatza osatuko dute PSE-EEko Rosa Maizak, Nerea Errastik, Jose Maria Bermejok, Arantxa Gonzalezek eta Iñaki Mendiluzek, EH Bilduko Aritz Elgarrestak, Josu Aztiriak, Ainhoa Osinaldek, Irati Arratibelek eta Belen Baztarrikak, eta EAJko Josu Idigorasek eta Daniel Jimenezek.