Iker Zubeldiak bertsotan hartu du Zegamako alkatetza
Beste era batera ezin zitekeen izan. Zegamako alkate berriak, Iker Zubeldiak (EH Bildu), osoko bilkurara bildutako denei bertso bat kantatuz hartu du kargua, aginte makila eskuan. Bideoa albiste barruan.
Honela dio, hitzez hitz, Iker Zubeldiak abestuko duen bertsoak:
Lau urte luze daude aurretik
buruko minak lau mila
beatzi lagun hamaika kontu
irripar ta iskanbila
herri zahar hau da gelditu gabe
aurrea doan gurpila
gurea izan dadila
errespetozko kuadrilla
legealdi borobila
gorroto zaharrak atzean utziz
erronka berrien bila
nere eskutan egonagatik
denona baita makila (bis)