Unai Taboada Miguelez zumarragarrak txirrindularitza eskolen haur mailako lasterketa irabazi du
Gaur arratsaldean txirrindularitza eskolen San Joan saria egin dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Mutilen haur mailako lasterketa Goierri-Zatika taldeko Unai Taboada Miguelezek irabazi du. Bigarren postuan Lokatzako Arkaitz Ilarduia Arteaga sailkatu da eta hirugarren postuan Lokatzako Unai Mondragon Bazurto. Haur mailako neskei dagokienez, Ainhoa Plaza nagusitu da. Bigarren postuan Irati Ansola sailkatu da eta hirugarrenean Ibone Diaz.
Alebin mailako lasterketari dagokionez, mutilen artean Markel Diaz nagusitu da. Bigarren postuan Jakes Zubizarreta sailkatu da eta hirugarrenean Luken Olalde. Neska onena Katixa Navarro izan da. Hirugarren postuan Izaro Ezpeleta sailkatu da eta hirugarrenean Maialen Sancho.