Kode Etikoaren Ziurtagiria jaso dute Goierri garaiko zortzi turismo erakundek
Eusko Jaurlaritzak ezarritako Turismoaren Kode Etikoa programan parte hartu dute, alor horretan prestakuntza jasoz eta konpromisoa erakutsiz.
Eusko Jaurlaritzak duela hiru urte ezarri zuen programa hori, Turismorako Munduko Kode Etikoa hemengo egoerara egokituz. Programa honetan atal hauek aztertzen dira: turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzea, berdintasuna, gizarteratzea eta aniztasunarekiko tolerantzia, jasangarritasuna, bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena, gizateriaren kultur ondarea zaintzea, bikaintasuna eta profesionaltasuna, pertsonen eskubideak errespetatzea eta tratu egokia ematea sektoreko langile eta enpresariei.
- Antioko eskualdeko turismo bulegoa (Zumarraga)
- Argindegi jatetxea (Ezkio-Itsaso)
- Bergaretxe geltokia apartamentuak (Legazpi)
- Eire taberna (Urretxu)
- Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio-Itsaso)
- Katilu taberna (Legazpi)
- Martiamuno landetxea (Zumarraga)
- Urrelur museoa (Urretxu)