Beherapenak kalera aterako dituzte Bareak elkarteko dendek bihar

Udako beherapen azoka antolatu du biharko Bareak Merkatari elkarteak. Egun osoko azoka izango da, 10:00etatik 21:00etara bitartean, etenik gabe. Azoka gune nagusia Erauskin plazan jarriko dute eta bertan Andreak, Argi Optika, Arteka, Itoiz, Kuxkux, Mujika txirrinduak eta Pergola dendetako produktuak egongo dira salgai.
Gainerakoek denda atarietara aterako dute udako eskaintza. Kasu horretan, zerrenda luzeagoa da: Alzuaran, Anitz, Arku, Arnedoko Txokoa, Cortes, Ekilore, Jauregi Optika, JM Imaz, Laskurain, Mª Jose Mertzeria, Migdala, Mirari, Nagusi, Oskarbi, Otxoa de Alaiza The Backstage, Pergola, Phuket, Rainbow, Truk, Vicuña eta Xalo.
Ekintza osagarriak
Saltokietako postuez gain, ekintza osagarriak ere antolatu ditu bihar Bareak elkarteak. Batetik, 12:00etan, Tor magoaren ikuskizuna izango da eta 18:30etik aurrera, Dj baten musika saioarekin batera, foodtrucka eta gastrobarra ere izango dira janaria eta edaria saltzen.