EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

2023/7/19

ORDIZIAKO AZOKA

Agurrerako eta ongi etorrirako tartea izan da gaur oliben ondoan

Vicente Muñoz eta Maria Luisa Mendizabal oliba saltzaileek erretiroa hartu dute, eta aurrerantzean Teo Muñoz eta Txus Casao izango dira postuaren arduradunak. 1970ean Teodoro Muñozek abiatutako bideari jarraipena eman diote horrela.

Zorua berritzen ari dira Bikuña kiroldegiko kantxan, 25 urte eta gero

Mondo Iberica S.A.U. enpresa ari da lanak egiten, ia 62.000 euroko aurrekontuarekin. Lanak amaitzear daude, joko eremuak margotu eta gero. Zoruaren kolorea, kantxa erabiltzen duten kirol elkarteekin batera hautatuta da.

Ostiralean amaituko da 'Ilintirekin oporretan' kanpaina

Elkarteko kide den komertzio bakoitzean eguzkitako batez eta hozkailu eramangarri batez osatutako lote bat zozkatuko dute bezeroen artean. Ostirala da zozketan parte hartzeko txartelak eskuratzeko azken eguna.

AINGERU DE LUZ. ZUMARRAGAR JATORRIKO ESTATUBATUARRA

«Euskal Herrian jendea AEBetan baino lasaiago bizi da»

Aingeru de Luz (Bakersfield, AEB, 2004) Javier de Luz zumarragarraren semea da. Azken asteak Lazkaon eman ditu, euskara ikasten eta aitaren jaioterria ezagutzen.

Mokela eta Tzulo taldeek jokatuko dute 40. Kuadrilarteko saskibaloi txapelketako finala

Ekainaren amaieran hasi zen txapelketa, eta bihar izango da irabazlea erabakitzeko final handia, 19:30ean. Iaz Ze Koino taldeak irabazi zuen txapelketa, finala Mokelari irabazita.

Loinatz Klasikoa jokatuko da larunbatean Beasainen

Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariak izango dira lehian. 140 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Goierriko errepideetan. 29 taldetako 200 txirrindulari izango dira Beasaingo proban.

Loinaz Agirre

Landare inbaditzaileen erauzketarekin amaitu da udalaren eta Aranzadiren arteko proiektua

Atzo egin zuten proiektuko bigarren eta azken jardunaldia. Adin guztietako hamar pertsona bildu ziren

HITZAren lagunak autokarabanan

Udako zozketa antolatu du Goierriko Hitzak Zegamako Goikaravan enpresarekin elkarlanean: hiru egunean autokarabanan bidaiatzeko aukera. Uztailaren 23ra arte eman daiteke izena.

Goierriko Hitza
HARA!

Beasaingo odolkia "probatu beharrekoen" artean dago El Comidistaren arabera

El Comidista web orriak Euskal Herriko eta Espainiar estatuko odolki "onenak" izendatu ditu. Beasaingo odolkia nabarmendu du, baita Goierriko mondejuak eta buzkantzak azpimarratu ere

Pintxopote internazionalista dute gaur Ordizian

Azken urteetan egin bezala, aurten ere pintxopote internazionalista egingo da jaien atarian. Gaur izango da, Plaza Nagusian. Sei herrialdetako jakiak dastatu ahal izango dira.

Finalerdiak jokatuko dituzte etzi

Idiazabalgo VII. esku pilota txapelketak aurrera jarraitzen du.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa