Brinkolako jaietako kantu bazkarirako izen-ematea irekita dago
San Agustin jaiak abuztuaren 25etik 28ra bitartean ospatuko dira. Kantu bazkaria larunbatean egingo da, auzoko musikariek eta abeslariek girotuta.
Brinkolako San Agustin jaietan kantu bazkaria egingo da abuztuaren 26an, larunbata, eta izena-emateko epea irekita dago abuztuaren 4ra arte.
Bazkariaren prezioa 30 eurokoa da, eta hauxe izango da menua: Entsaladilla, zainzuriak, perretxiko budina, legatz solomoa piperrekin, kafe tarta, kafea, eta edariak eta likoreak barne.
Izena emateko ondoko telefono zenbakietara deitu eta whats-app mezu bat bidali behar da: 635 724 036 (Unai) edo (617 705 672).
Bigarren urtea da jaietan kantu bazkaria egiten dena. Iazkoak egundoko arrakasta izan zuen, eta 80tik gora lagunek parte hartu zuten, Jokin Matxinandiarena, Juan Luis Unzurrunzaga eta Iñaki Azarolaren eskusoinua, gitarra eta ahoko soinua hartuta lagun zituztela. Aurten ere auzoko musikariak eta abeslariak izango dira bazkaria girotzen.
Aurtengo jaiak abuztuaren 25etik 28ra bitartean ospatuko dira. Rock kontzertuekin gazteei zuzendutako egunak irekiko ditu, eta San Agustin egunean, abuztuaren 28an, auzoko jubilatuei eskainitako festarekin amaituko dira.