Gabonetako IV. Sorkuntza lehiaketako sariak banatu dituzte Idiazabalen
Hiru sari nagusi banatu dira beste horrenbeste kategoriatan banatuta. Aurten kategoria bakoitzeko beste bi sari ere banatu dituzte. Herriko balkoirik ederrenek ere sariak jaso dituzte.
Idiazabalgo Udalak antolatzen duen Gabonetako Sorkuntza lehiaketako sariak banatu dituzte gaur eguerdian Idiazabalgo udaletxeko areto nagusian. Guztira, 20 lan aurkeztu dira laugarren edizio honetan. Hiru sari nagusi banatu dituzte, beste horrenbeste kategoriatan banatuta.
A kategorian (HH2tik LH2ra) Paule Albisua Garcia izan da irabazlea (20 euro); B kategorian (LH3tik LH5era) Amets Urrestarazu Prados (30 euro) eta D kategorian Eneko Larrea Cuadrado (70 euro).
Epaimahaiaren hiru sari nagusiez gain, aurten lehen aldiz, beste bi sari banatu dituzte kategoria bakoitzeko zozketa bidez. Hauek izan dira gainontzeko sarituak:
- A kategorian: Naia Hernandez Garcia (15 euro) eta Aetz Urrestarazu Prados (10 euro).
- B kategorian: Anari Imaz Ormazabal (25 euro) eta Unai Larrea Cuadrado (20 euro).
- D kategorian ez da zozketarik egin lan bakarra aurkeztu delako.
Balkoirik ederrenak
Herriko balkoirik dotoreenak saritzeko lehiaketa ere izaten da Gabon garaian. Aurten, lehiaketara hiru proposamen baino ez dira aurkeztu eta epaimahaiak hirurak saritzeko erabakia hartu du. Susana Tojo (100 euro), Irati Arrese (80 euro) eta Kontsu Unanue (50 euro) izan dira sarituak.
Saritu guztiek diploma bana eta herriko dendetan gastatzeko bonuak jaso dituzte.