Bertso afaria Arrano elkartean Lujanbio eta Zubeldiarekin
Otsailaren 16an izango da. Sarrerak Arrano tabernan erosi behar dira.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/01/loinatz_jaiak_20221-scaled.jpg)
Maialen Lujanbio Beasaingo Loinatz jaietan artxiboko irudian.Kerman Garralda
Bertso afaria antolatu du Arrano Kulturak. Datorren otsailaren 16an izango da, Arrano elkartean, Maialen Lujanbio eta Iker Zubeldia bertsolariekin, 20:30ean hasita. Sarrerak Arrano tabernan erosi behar dira. Ikasle eta langabetuek hamabost euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek, hogeita bost.