Lazkaon 4.461 euro bildu dituzte Ruandara bidaltzeko
Gabonetako garatutako hainbat ekimenekin atera dute Gihara herriko eskolari laguntzeko dirua.
Ruandako Gihara herrixkako eskolari eta haurren zerbitzuei laguntzeko, Gabonetan Lazkaon hainbat ekimen antolatu ditu San Benito ikastolak. Guztira, 4.461,55 euro batu dituzte, elkartasun helburuekin, Giharako haurrei laguntzeko. Azoka solidarioan bigarren eskuko jostailuak salduta 1.488 euro lortu ziren, Elkartasun Jaialdiko sarreren salmentatik 666, zozketen bidez 444 eta poltsan jasotakoa 741,47; Gabon eguneko kantu eskean 764,08 euro, eta Haur bat, euro bat kanpainaren bidez 358 euro izan dira iturriak.
Bildutako diru guztia oso-osorik Giharako eskolari laguntzeko erabiliko dela jakinarazi dute.