Otsailaren 10ean Euskal Herriko mus txapelketako saioa Intxaurpen
Izen ematea egunean bertan egingo da. Afarirako izen ematea otsailaren 8ra arte zabalik dago.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/01/mus_txapelketa_tokikom_700x700.png)
Aurten ere jokatuko da Euskal Herriko Mus txapelketa, eta herriz herriko fasearekin hasiko da. Beasainen, Arriarango Intxaurpe elkarteko kanporaketa, otsailaren 10ean da, 16:30ean hasita. Parte hartzeko izen ematea egunean bertan egingo da, 16:00eta 16:30ak bitartean. Afaria ere antolatu dute egun horretarako. Izen ematea otsailaren 8a baino lehen egin behar da, Intxaurpen.