Baserriaren etorkizuna eta emakumeen papera gaur, 'Sustraiak' dokumentalean
Ander Beizamak eta Ander Espallargasek zuzendutako lana gaur eskainiko dute Legazpiko Kultur Etxean, 19:00etan.
Legazpiko Martxoaren 8ko eta Korrika Kulturaleko egitarauarekin bat eginez, gaur Sustraiak dokumentala eskainiko dute Kultur Etxean, 19:00etan.
Ander Beizama eta Ander Espallargas zarauztarrak dira lanaren egileak, eta bertan, hiru emakumeren ikuspegien bitartez. baserrien etorkizuna eta emakumeen papera azalduko dute, euskaraz.
Emakume baserritarren errealitatea bistaratzea du xede dokumentalak, eta horretarako, belaunaldi desberdinetako lau emakumeren testigantzak jaso dituzte. Maritxu Beristain, Itsaso Aramendi, Aiora Egiguren eta Maria Biain dira lau emakumeak