Olazabal institutuko ikasleak sariekin itzuli dira Filosofia Olinpiadetatik
DBH 4ko Malen Sanz Imazek argazkigintzaren atalean bigarren saria irabazi du, eta DBH 1eko Adriana Castrillo Rodriguezek hirugarrena, marrazketan.
Legazpiko Olazabal institutuko bi ikasle sariekin itzuli dira Euskadiko Filosofia Olinpiadetatik. Eibarko Armeria Eskolan egin da erkidego olinpiaden finala, eta bertan bigarren saria irabazi du DBH 4ko Malen Sanz Imazek argazkigintzaren atalean, eta hirugarren saria eskuratu du DBH 1eko Adriana Castrillo Rodriguezek marrazketa filosofikoaren atalean. Azken honek, gainera, UEUko Laratz saria ere irabazi du, hau da, euskarazko aurkezpen onena saritzen duena bere modalitatean.
Euskadiko VI. Filosofia Olinpiadak ziren hauek, eta aisialdia izan dute hizpide. Olazabaleko ikasle horiek Balio Zibikoak eta Etikoak, Pentsamendu Kritikoa eta Autonomoa, Filosofia eta Plastikako ikasgaien arteko proiektu bateratuaren baitan parte hartu dute.
Saria jaso dutenez gain, beste ikasle hauek ere parte hartu dute: DBH 1eko Asier Ramos Sanchez, marrazketa filosofikoan; DBH 4ko Naroa Manso Cecilia argazkigintzan; eta Batxilergoko lehen mailako Aroa Gomez Larraza, Peru Agirrezabal Rodriguez, Rodrigo Alvarez Baz, Maitane Aranburu Alonso, Jon Lopez Pozo, Eric Serna Laguna, Markel Jaurrieta Alberdi, Leire Mahamud Perez eta Xabat Rodrigo Araguzo bideogintzan, taldeka aurkeztuta ondoren.