Ilintiren udaberriko kanpaina amaitzear da
Merkatariek lore landareak oparitu dizkiete bezeroei. Larunbata da oparia jasotzeko azken eguna.
Aurten ere lore landareak oparitu dizkiete Ilinti Legazpiko merkatari elkarteko kideek bezeroei. Udaberriko kanpainaren barruan emango dizkie opariak, eta kanpaina hori amaitzear da.
Udaberria badator du izena kanpainak, eta martxoaren 21ean hasita, hilaren 13ra arte luzatuko da. Bi zatitan banatu da, eta lehenean, erosketak egitean bildu behar ziren zigiluz bete behar zuten txartel bat bezeroek, hilaren 8ra arte. Txartel hori betetzea lortu dutenek, lore landare bat eramango dute opari, eta horiek jasotzeko epea larunbatean amaituko da. Kale Nagusiko Miramaru lore dendan eta Laubide belar dendan jaso behar dira landareak.