Maria Aierbe ataundarrak ehun urte bete eta ospatu ditu

Mendea bete duen beste herritar bat gehiago du Ataunek. Maria Aierbe Aiestaranek 100 urte bete ditu gaur, larunbata, uztailak 6. Atsedentoki jubilatu elkarteak eta Ataungo Udalak oroigarria eta lore-sorta bana oparitu dizkiote. Familiartekoekin batera, adeitsu hartu ditu Aierbek zorionak.

Maria Aierbe Aiestaran ataundarra, gaur, ehun urte bete izanaren opariak eta zorionak jasotzen.Ataungo Udala