Pandemiak utzitako bizipenak jaso dituzte Ordizian
Ordiziako Udalak 2022ko martxoko Udalbatzaren Osoko Bilkurak konpromisoa hartu zuen COVID19ak ekarri zuen pandemiak Ordizian utzi zituen bizipen ezberdinak aztertu, jaso, eta argitaratzeko. Atzo aurkeztu zuten 'Pandemian bizi. Covid-19 garaiko bizipenak Ordizian' liburua. Webgunean eskuratu daiteke.
Ordiziako Udalak 2022ko martxoko Udalbatzaren Osoko Bilkurak konpromisoa hartu zuen COVID19ak ekarri zuen pandemiak Ordizian utzi zituen bizipen ezberdinak aztertu, jaso, eta argitaratzeko. Lan horren emaitza da Pandemian Bizi argitalpena, “non ordiziar eta herriko eragile ezberdinek euren bizipenak partekatu dituzten, Farapiko kideen bide-laguntzarekin pandemian bizitako egoeren herri narratiba anitz bat osatzeko”.
Atzo aurkeztu uzten liburua herritarren aurrean, eta liburuan haien testigantzak eman dituztenei, ale bana oparitu zitzaien.
Ordiziako Udalaren webgunean eskuratu daiteke liburua.