ARGAZKIAK. Eskualdeko zazpi herriren arteko lehia bizia izan da
Egun osoko festa izaten ari da Goierriko Hitzaren 20.urteurrenenekoa. Musika, dantzak eta herri kirolak izan dira gaur. Herriarteko lehian Lazkao, Idiazabal, Olaberria, Gabiria, Urretxu-Zumarraga, Ataun eta Beasain izan dira zazpi taldeak, eta Lazkaokoak gailendu dira azkenean. Argazki galeria albistean.
Goierriko Hitzaren 20. urteurren festa ospatzen ari gara gaur, Lazkaon, egun osoko egitarauarekin. Eguna girotzen hasteko, goiz-eguerdi partean, erraldoiak eta buruhandiak izan dira, dultzaineroen musikarekin. Arratsaldean Beasaingo Bakuntza taldeak alaitu du kaleko giroa, eta herri kirolen txanda izan da ondoren.
Eskualdeko zazpi herriren arteko lehia bizia ikusi ahal izan da herri kiroletan jaialdian. Lazkaoko plaza jendez bete da desafioa ikusteko eta partaideak animatzeko. Lazkao, Idiazabal, Olaberria, Gabiria, Urretxu-Zumarraga, Ataun eta Beasain izan dira zazpi taldeak, eta Lazkaokoak gailendu dira azkenean.
Herri kirolen ondoren, festak jarraipena izango du. Trikitilarien doinuek poteoa alaituko dute, eta eguna amaitzeko, afaria izango da Lazkaoko plazako frontoian.
Jarraian, herri kirolek utzitako irudi batzuk: