Herriko Elkarteen Eguna ospatu dute Beasainen
Bertako elkarteen lana ikusarazteko eta balioan jartzeko antolatu du Udalak. Argazki galeria albistean.
Bertako elkarteen lana ikusarazteko eta balioan jartzeko, Herriko Elkarteen Eguna egin dute bigarren urtez jarraian Beasainen gaur goizean, Beasaingo Udalak herriko elkarteekin elkarlanean antolatuta. Elkarteek haien lana ezagutarazteko postuak jarri dituzte Erauskin plazan. Musika eta dantza emanaldiak ere izan dira.
Beasaingo Udalak elkarteak kalera atera eta ezagutzera emateko helburuarekin antolatu da Herriko Elkarteen Eguna. Herritarrek elkarteek egiten duten lana zein den jakin dezaten nahi dute. “Elkarte sareari esker, Beasaingo herriak dinamika eta aktibitate soziala bizirik mantentzea eta Beasain herri bizia izatea lortu du”. Gainera, elkarteen arteko zein elkarteen eta herritarren arteko harremana sustatzea ere bada ekimenaren helburuetako bat.
Ondorengoak dira parte hartu duten elkarteen zerrenda: Atzegi, Caritas, Al-Anon, Aittu! Euskara Elkartea, Bakuntza, Alkoholiko Anonimoak, Minbiziaren Aurkako Elkartea, Herriak Elkarlanean, Bear Pintura Elkartea, Bareak Merkatari Elkartea, Buztingintza Zeramika Zaletuen Elkartea, Nagusilan, Asmube, Lau Katu Beasain, Beasaingo Odol Emaileak, Urbiberri Gizarte Zentroa, Batzokia Kultur Elkartea, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia, Altxa Burua, BKL, Loinatz Abesbatza, Igartza arku tiroketa, Gurutze Gorria eta Melmak Gaztetxea.
Jarraian, argazki bilduma: