Bost partidatatik hiru irabazi dituzte Oianguko pilotariek
Gipuzkoako txapelketa jokatzen ari dira Ordiziako taldeko pilotariak. Oiangu 2 taldeko (Irastorza-Etxeberria) bikoteak lortu du jada final erdietarako txartela.
Gipuzkoako txapelketa jokatzen ari dira Ordiziako Oiangu taldeko pilotariak eta pasa den asteburuan, bost partidetatik hiru irabazi zituzten. Emaitzak ondorengoak izan ziren:
- Hirugarren mailan: Oiangu 1 (Oiarbide-Ormazabal) bikoteak 35-31 irabazi zuen Oiangu 2 (Gonzalez-Agirre) bikotearen aurka. Oiangu 3 (Elorza-Samaniego) bikoteak ere lehen garaipena eskuratu zuen Debako bikotearen aurka, 35-34 emaitzarekin.
- Bigarren mailan: Oiangu 1 bikoteak (Otegi-Garrido) Azpeitiarren aurka galdu zuen 35-33 emaitzarekin. Oiangu 2 bikoteak berriz, (Irastorza-Etxeberria) Txost taldearen aurka irabazi zuen Oiartzunen 20-35 emaitzarekin.
- Lehenengo mailan: Oiangu 1 (Naldaiz-Letamendia) bikoteak ezin izan zuen Andoaingo bikotea gainditu. (35-23).
Gipuzkoako txapelketako ligaxka aurrera doa eta bigarren mailako Oiangu 2 (Irastorza-Etxeberria) bikoteak lortu du jada final erdietarako txartela. “Beste bikoteak lehian jarraitzen dute eta jardunaldi garrantzitsua izango da beraientzat final erdietara sartzeko aukera lortu bai dezakete”.
Asteburuko partidak
Asteburuan partida bakarra jokatuko da etxean. Lehenengo mailako partida jokatuko du Naldaiz-Letamendia bikoteak ostiral 20:00etan, Olaberriko udal pilotalekuan.
Gainerako lauk partidak ere ostiralean jokatuko dira: Hirugarren mailako Oiangu1 eta Oiangu2 Deban izango dira, eta Oiangu3 Errenterian. Bigarren mailako Oiangu1ekoak finalerdietarako txartela izango dute jokoan Donostiako Altza auzoan.