Ordiziako lau saskibaloi jokalari Gipuzkoako selekzioarekin
Saskibaloiko Eusknaf txapelketa jokatuko dute asteburuan, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako selekzioek.
Saskibaloiko Eusknaf txapelketa jokatuko dute asteburuan, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoako selekzioek. Gipuzkoako selekzioan Ordiziako lau jokalari ariko dira: kadete mailako Natale Ena eta Unai Martinez, eta infantil mailako Aroa Martinez eta Sara Unanue. Bestalde, junior mutilek Majorin jokatuko dute, 10:30ean eta 12:30ean.