Sukaldaritza naturala eta osasungarria, Iratzarriren hurrengo ikastaroa
Isa Diaz sukaldari legazpiarrak emango du, datorren astean. Gaur da izenak emateko eguna.
Legazpi Iratzarri emakumeen elkarteak ikastaro berri bat antolatu du, oraingoan sukaldaritza naturalari eta osasungarriari eskainita. Isa Diaz sukaldari beganolegazpiarrak emango du, eta gaur da izena emateko eguna. Horretarako, elkarteak San Ignazio auzoan duen lokalera joan behar da 16:30etik 18:00etara, edo iratzarri.legazpi@gmail.com helbidera idatzi.
Hiru taldetan banatuko dute ikastaroa. Lehen taldea hilaren 25ean elkartuko da, bigarrena hilaren 26an eta hirugarrena hilaren 27an, hau da, datorren asteko astelehenean,asteartean eta asteazkenean. Ikastaroa Iratzarriren sukaldean emango du Diazek, 16:00etik 19:00etara hiru egunetan.
Sukaldaritza naturala eta osasungarria da ikastaroaren oinarria, eta elikagai osasungarriak erabiliko dira. “Bizitzaz beteko zaituzten eta indartsuago eta zoriontsuago egoten lagunduko diztuen elikagaiak egiten ikasiko duzu”, dio Diazek. “Oinarrizko trikimailu eta aholku nutrizionalak” ere eskainiko ditu, eta eguneroko bizitzan aplikatu daitezkeenak”.