Arkatzak banatu ditu Gabon irudi lehiaketaren sariak
Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak ikusgai daude Kultur Etxean, urtarrilaren 3ra arte.
Legazpiko Gabon irudien marrazki lehiaketaren irabazleek atzo jaso zituzten sariak, Arkatza elkarteak Kultur Etxean egindako ekitaldian zehar. Eric Galvez alkateak eta Miryam Galilea zinegotziak banatu zituzten sariak. Sari banaketaren ondoren, lehiaketara aurkeztuta lan guztiak biltzen dituen erakusketa ireki zuten ondoko aretoan. Erakusketa urtarrilaren 3ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara, jai egunak salbu.
Lehiaketa Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleei zegoen antolatuta, ikasturte bakoitzeko maila banatan banatuta. Abenduaren 19an egin zen, eta guztira 29 partaide izan zituen. Hauek izan ziren irabazleak: LH2 mailan, Garazi Manso, LH3an Maide Miranda, LH4an Lola Conforti, LH5ean Unai Izagirre eta LH6an Alaitz Rajado. LH1eko saria hutsik geratu zen, ez zelako maila horretako partaiderik izan. Antolakuntzak partaide guztien artean zozkatu zuen sari hori, eta LH4ko Ibon Huertarentzat izan zen. ez zen