21 bikotek parte hartuko dute Zumarragako pilota txapelketa herrikoian
Atzo Zumarragako XI. pilota txapelketa herrikoia aurkeztu zuten. 21 bikotek hartuko dute parte eta txapelketa urtarrilaren 18an hasiko da. Aurreko urteetan bezala, partidak 18 tantura jokatuko dira, baina 35 minutuko iraupena izango dute asko jota. 35 minuturen ondoren 18ra iritsi ez badira, tantu gehien egin dituenak irabaziko du. Aurten arau berri bat izango dute, gainera: pilota ezin izango dute hirugarren koadroa baino atzerago bota lau aldiz jarrian baino gehiagotan.
21 bikoteek hiru mailatan parte hartuko dute. Lehen mailan Beñat Agirre-Jon Tapiador, Ander Ibarluzea-Aitor Jauregi, Jon Urzelai-Markel Babarro, Xabier Jaunarena-Gorka Zubizarreta eta Mikel Rodriguez-Iker Aleman bikoteek jokatuko dute. Bigarren mailan Xabier Azkarate-Mikel Salaberria, Oier Zufiaurre-Jon Zufiaurre, Alex Fernandez-Julen Etxeberria, Ibai Aranburu-Mikel Antia, Joxe Aleman-Jon Quina, Julen Azpeitia-Joseba Mendizabal, Iker Arzuaga-Unax Babarro eta Martin Sagastibeltza-Jon Imaz bikoteak arituko dira. Hirugarren mailan, berriz, Joseba Madina-Iker Goiburu, Jon Lizarralde-Iñigo Mendizabal, Arkaitz Aizpuru-Mikel Iturriotz, Eneko Garcia-Mikel Damian, Unai Gabilondo-Igor Garcia, Mikel Larrea-Aitor Hernandez, Mikel Garitano-Unai Gastañares eta Jon Zabaleta-Joseba Salegi bikoteak arituko dira. Lehen fasean maila bakoitzekoek bere mailakoekin bakarrik jokatuko dute, baina kanporaketetan denak nahastuta arituko dira.