Argi Berri bertso saria, formatu berriarekin
Gaueko saioaren ordez, egunekoa izango da martxoaren 29koa. Mikel Etxezarreta, Libe Goenaga, Danel Herrarte, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate eta Maite Sarasola ariko dira Ordiziako Argi Berri elkartean bertsotan. Bazkarirako txartelak eros daitezke.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/02/argi-berri-bertso-2024.jpeg)
Martxoaren 29an Ordizian, Argi Berri elkartean hasiko da Gabiriako Osinalde Sarirako kanporaketen zikloa. Formatu berriarekin egingo da gainera aurten 27. Bertsolari Gazteen Argi Berri saria: gaueko planaren ordez, eguneko plana antolatu dute.
13:00etan, trikipoteoa egingo dute Buztuntza auzoan, Argi Berri elkartetik hasita. 14:00etan bazkaria egingo dute eta 16:00etan, bertso saioa. Sei bertsolari gazte arituko dira lehian: Mikel Etxezarreta (Olaberria), Libe Goenaga (Getaria, Gipuzkoa), Danel Herrarte (Aramaio, Araba), Haira Aizpurua (Sara, Lapurdi), Irantzu Idoate (Hazparne, Lapurdi) eta Maite Sarasola (Deustu, Bizkaia).
Bazkarirako txartelak 30 euro balio du eta martxoaren 26a da izena emateko azkeneko eguna (688 698 858)