Igandean jokatuko da Legazpin Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa
Karibe Zaharra tabernan izango da, 16:03ean hasita. Txapelketa hasi aurretxoan eman behar da izena.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/whatsapp-image-2024-02-02-at-15-16-48-e1706886307714.jpeg)
Hasi da aurtengo Euskal Herriko Mus txapelketaren herriz herriko fasea, eta Legazpiko kanporaketa igandean izango da, hilak 16. Karibe Zaharra tabernan jokatuko da, 16:30ean hasita. Edonork parte hartu dezake txapelketan, eta izen emateak egunean bertan egingo dira, bikoteko 20 euro ordainduta.
Mus txapelketa honek sona handia du Legazpin, Joseba Telleriak eta Joseba Gabilondok osatutako bikotea bitan izan delako txapeldunorde, 2018ko eta 2019ko edizioetan.
Aurtengoa txapelketaren 16. edizioa da. Herriz herriko fasea ari da jokatzen orain, martxoaren 2ra arte, eta herrialdekako finalak martxoaren 22an jokatuko dira zazpi herrialdeetan. Gipuzkoakoa Itsasondoko Errota pilotalekuan jokatuko da martxoaren 22an.