'Maskulinitate berriak' formazio saioak egingo dituzte Itsasondon
Bost egun eta bost gai finkatu dituzte. Kulturgunean izango dira, 17:30etik 19:30era. Izena eman behar da.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2025/02/captura-de-pantalla-2025-02-12-a-las-10-45-31.png)
Itsasondon Maskulinitate berriak formazio saioak antolatu dituzte. Bost egun eta bost gai finkatu dituzte. Kulturgunean izango dira, 17:30etik 19:30era.
- Otsailak 20: Gizonak eta komunikazioa: adierazpena eta entzutea hobetzen.
- Martxoak 20: Aitatasun aktiboak eta arduratsuak.
- Apirilak 29: Maitasun erromantikoa eta bikote harremanak.
- Maiatzak 22: Aktibismoa eta maskulinitatea.
- Ekainak 19: Maskulinitatea eta zaintza.
Izena eman behar da.