800 goierritar Lilatoian
Donostian egin den Lilatoi herri lasterketa aldarrikatzailean 6.200 emakumezkok parte hartu dute. Tartean, izan ziren ehunka goierritar ere, 800 inguru. Talderik jendetsuenaren saria jaso du Ordiziako Jakintza ikastolak.

Donostiako kaleak hartu zituzten beste behin ere emakumeek. Korrika ala oinez, azkarrago edo polikiago, 35. Lilatoi lasterketa herrikoia osatu zuten atzo 5 kilometroko ibilbidean. Izen-emateak urtarrilaren erdirako itxita, adin desberdinetako 6.200 lagun zeuden izena emanda. Goierriko ia herri guztietako 800 emakumek amaitu zuten lasterketa.
Talderik jendetsuenaren saria, Ordiziako Jakintza Ikastolarentzat izan da aurten ere.