Ampoko txirrindulariak podiumean
Eskolarteko bigarren proba jokatu da asteburuan Andoainen. Alebin eta infantil mailetako podiumetan izan dira goierritarrak. Hirugarren lasterketa Zegaman jokatuko da martxoaren 8an.

Eskolarteko txirrindulari denboraldiko bigarren jardunaldian emaitza onak lortu dituzte Ampoko txirrindulariek.
- Alebinetan: 1. Eneko Telleria itsasondoarra, 2. Gari Ormaetxea beasaindarra eta 3. Andoitz Zabaleta zegamarra.
- Infantil mutiletan 1. Aiur Goiburu zegamarra eta 3. Eneko Otegi zegamarra.
- Infantil nesketan, 2. izan zen Leire Oiarbide lazkaotarra.
Hurrengo lasterketak Zegaman izango dituzte, martxoaren 8an, 16:30etik aurrera.

Infantil mutilak.Goierriko TB.

Infantil nesken podiuma.Goierriko TB.

Alebin mutilen podiuma, Goierriko txirrindulariez osatua.

Infantil mutilen podiuma.