Oiangureneko ikasleen 'Jateko moduko liburuak' kultur topaketa Barrenan
Gonbidatu berezia izango dute: Patxi Zubizarreta herriko idazlea eta Oiangureneko ikasle ohia. Eukene Cabido eta Lili Aizpurua marrazkilariek ere parte hartuko dute.

Bigarren urtez jarraian, Ordiziako Oianguren Institutuko 60 bat ikaslek Jateko moduko liburuak kultur topaketa egingo dute bihar, Barrenan, 11:00etatik aurrera. Irakurketa sustatzeko proiektuaren ekitaldi nagusia izango da biharkoa. DBHko eta Batxilergoko ikasleek literatur solasaldiak, errezitaldiak, musika emanaldiak eta sorpresak izango dira saioan.
Gonbidatu berezia izango dute: Patxi Zubizarreta herriko idazlea eta Oiangureneko ikasle ohia. Eukene Cabido eta Lili Aizpurua marrazkilariek ere parte hartuko dute.
Kultur topaketari amaiera emateko, photocall-a, mokadutxoa eta Jam Session-a izango da. Ekitaldi irekia da.

Egitaraua.