Urola Garaiko Jabetze Eskolaren eskaintza berria
Udara arte hainbat ikastaro eta jarduera antolatu ditu. Goierri garaiko 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta daude. Izenak emateko epea irekita dago.

Urola Garaiko Jabetze Eskolak martxoa eta ekaina bitarteko ikastaroen eta jardueren egitaraua aurkeztu du. Zazpi jarduera dira, zehazki, ikasturtearen tarte horretarako prestatu dituenak, eta urte osoan zehar mantentzen diren talde finkoei batzen zaizkienak.
Urte osoko taldeak dira atzerriko emakumeei zuzenduta Legazpiko euskaltegian ematen diren Empalabramiento izeneko euskara ikasleena, Annar-Sua emakume etorkinena, zahartzea lantzen ari direnena, zaintzaileena eta lan eta gizarte orientazioa eskaintzen duena.
Horiez gain, hemendik uda bitartean, honako eskaintza izango da Jabekuntza Eskolan: Emakumeak mugimenduan, auto erretratuari eskainitako sormen ikastaroa, etxeko konponketen ikastaroa, kakorratza lanen ikastaroa, yoga saioak, Elikadura kontzientea lantzeko saioak, eta doluari buruzko saioak.
Ikastaro eta saio gehienak Urretxuko Pagoeta auzoan dagoen Urola Garaiko Emakumeen Etxean egingo dira, baina Legazpin ere izango da bat.
Ikastaro horietan parte hartzeko 16 urtetik gorako emakumea izan behar da, eta aldez aurretik izena eman behar da 943 25 23 89 telefono zenbakian, edo jabekuntzaeskola@gmail.com helbidera idatzita.
Ikastaroak, banan bana
Etxeko konponketen ikastaroa astelehenetan emango du Izaskun Gurrutxagak martxoaren 31n, apirilaren 7an eta 28an, eta maiatzaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, 17:30etik 19:30era. Etxean konponketa txikiak egiteko oinarrizko ezagutzak eskuratzea, eta tresnak ezagutzea eta erabiltzen ikastea da helburua.
Emakumeak mugimenduan, dantza eta mugimendua uztartzen dituen ikastaroa da, eta Oihane Vicentek emango du ostiraletan, 09:30etik 11:00etara, martxoaren 7,14, 21 eta 28an; apirilaren 4 eta 11n; maiatzaren 9, 16, 23 eta 30ean; eta ekainaren 6, 13 eta 20an.
Oihana Merineroekin, berriz, kakorratz lanak egiten ikasteko aukera izango da “arimaren korapiloak askatzeko”. Saioak ostegun hauetan izango dira, 10:00etatik 12:00etara: apirilak 3, 10; maiatzak 8; 15; 22, 29; eta ekainak 5, 12.
Yoga praktikatzeko modua ere zango da Itziar Perezek gidatuta. “Emakumeon gorputzaren autoezagutza eta bertatik ahalduntze prozesuak bideratzeko espazio seguru eta errespetuzkoa sustatzea” bilatzen da saio hauetan. eta larunbat hauetan izango dira, 10:30etik 12:30era: martxoak 15, 29; apirilak 5; eta maiatzak 17, 31.
Elikadura kontzienteari eskainitako ikastaroa Miriam Herbonek gidatuko du. “Elikadura kontzientea erabateko kontzientzian jateko artea da, testurei, usainei eta zaporeei arreta jarriz, bai eta elikagaiek gure gorputzean, gure egoera emozionalean eta geure buruarekin eta gurekin jaten duten gainerako pertsonekin dugun harremanari ere. Horretaz oso kontziente izan gabe, janariaren bidez zigortzen dugu gure gor- putza neurri txikiago edo handiago batean, edertasun kanonek markatzen dizkiguten eskakizunetan oinarritutako gure gorputzen aurkako presio sozial etengabearen ondorioz”. Larunbat hauetan izango dira saioak, 10:30etik 14:30era: martxoak 22; apirilak 12; eta maiatzak 10, 24.
Legazpin, berriz, dolua landuko dute Emakumeen Etxean Marta Madinaren eskutik. Saioak apirilaren 22an eta 29an, maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an; eta ekainarean 3an eta 10ean. Ikuspegi feministatik jorratuko dute doluaren gaia.
Amaitzeko, auto erretratuari eskainitako sormen tailerra gidatuko Maddi Urangak. Martxoaren 6an, 13an, 20an eta 27an, eta apirilaren 3an eta 10ean izango dira, 17:30etik 19:30era.