Alaitasuna errondailaren mariatxi kalejirara batzeko deia
Legazpiko inauteri jaien barruan egingo da bihar, 19:00etan hasita. Taldeko argazkia aterako dute lehenik, plazan, 18:30ean.

Mariatxi kalejira egingo du bihar, Ostiral Mehean, Alaitasuna errondailak. Legazpiko inauteri jaietan parte hartuko du horrela musika taldeak, mexikarrez jantzita eta gitarrak eta beste instrumentuak hartuta, herriko erdiguneko kaleak girotuz.
Kalejira 19:00etan hasiko da, baina 18:30ean plazan geratu dira, taldeko argazkia ateratzeko. Kale Nagusiko taberna gunera joango dira gero, handik Nafarroa kalera, eta amaitzeko, plazara joango dira.
Errondailako kideek deia luzatu die legazpiarrei, kalejira horretara batzeko.