Euskal emakumeen aztarnen bila ginkana antolatu dute Legorretan
Martxoaren 9an egingo dute. 10-12 urte bitarteko haurrentzat da.

Martxoaren 8aren harira, euskal emakumeen aztarnen bila ginkana antolatu dute Legorretan. Martxoaren 9an izango da, Herri Antzokian, 10:30ean hasita. 10 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintza da. Erronkak eta jolasak gainditu, eta giltza magikoak bilduta, abenturaren amaieran ezkutatutako altxorra irekitzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Parte hartu nahi dutenek martxoaren 3a baino lehen eman behar dute izena, https://labur.eus/ginkana helbidean.