Ehunka lagunek parte hartu dute Xabier Zabalok jasandako gradu erregresioa salatzeko manifestazioan
Xabier Zabalo zumarragarrari hirugarren gradua kendu diote. Joan zen asteko astelehenetik zegoen hirugarrren graduan: astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan Martutenen lo egiten zuen eta goizero etxera etortzen zen. Fiskalak helegitea aurkeztu du eta astearte iluntzean Martutenera itzuli zen. Gaur manifestazioa egin dute Urretxuko kaleetan, gradu erregresioa salatuz. Manifestazioan ehunka lagunek parte hartu dute.