Urteko kuota kobratzeko egunak, Aizkorri jubilatu elkartean
Aizkorri jubilatu elkartearen egoitzaren inaugurazioa urtarrilaren 31n. Josune Zarandona Zegamako Aizkorri jubilatu elkarteak urteko kuota kobratuko du ostegun eta ostiral honetan. Bazkide bakoitzak 15 euroko zenbatekoa ordaindu beharko du. Urtarrilaren 31n inauguratu zuten elkarte berrian jarri dute hitzordua, 17:00etatik 19:00etara. Gaur egun, elkartean 270 bazkide dira. Martxoan zuzendaritza taldea aldatuko dute eta «bazkide berriak eta ideia berriak» erakarri nahi dituzte.













