June Zubiri Espainiako txapelketan
Infantil mailako txapelketan parte hartzen ari da lazkaotar igerilaria.
June Zubiri Agirre Lazkaoko igerilaria.Ordizia igeriketa taldea. Atzo hasi eta igandean amaituko den Espainiako infantil mailako txapelketan parte hartzen ari da Ordizia taldeko June Zubiri Agirre lazkaotarra, Pontevedran (Galizia). Ondoan izango du Miguel Maikel Calvo Morano entrenatzailea. 50 libre eta 50 tximeletako probetan parte hartuko du lazkaotarrak, Gipuzkoako Txapelketan (tximeleta) zein EH Txapelketan (libre) lortutako txartelarekin.
Atzo 50 libreko proban parte hartu zuen, eta goizean jokatutako kanporaketan, 17. postua lortu zuen, B finalerako txartela lortuz. Arratsaldeko finalean, berriz, postu bat aurreratzea lortu du, eta azken sailkapenean 16. postua lortu du.
Bihar, 50 tximeletako proban parte hartuko du Zubirik.













