Erin eta Endika Altzelaik UZ Trail mendi lasterketa egin dute

Erin Altzelai zumarragarrak Ehlers-Danlos baskularra du eta bere aita Endikarekin hainbat lasterketatan parte hartu du, dibertsitate funtzionala duten pertsonen errealitatea ezagutarazteko eta eskubide eta baliabide berdintasuna aldarrikatzeko: Behobia-Donostian, Zaragozako maratoi erdian, Eitzako krosean… Gaur Urretxu eta Zumarragako UZ Trailen parte hartu dute, Zure irrifarra, nire indarra eta Muevete por los que no pueden elkarteetako boluntarioen laguntzarekin.
Beraien lehen mendi lasterketa izan da. “Oso polita izan da. Hunkigarria. Erin ere oso gustura aritu da. Hasieran beldurtuta zegoen, mendiko orgak gurpil bakarra baitu eta mendian, errepidean ez bezala, koskak eta aldapak baitaude. Baina ohitu denean, asko gozatu du. Gogorrena Belokiko zelaia igotzea izan da. Lagundu diguten boluntarioei eskerrak eman nahi dizkiet: Jakes Lopez, Iker Garces, Xabier Aranzibia, Iñaki Oiartzabal eta Iban Zubizarretari. Antolatzaileei ere eskarrak eman nahi dizkiet, aukera hau emateagatik. Baita animatu gaituen jende guztiari ere. Animoak asko eskertzen dira eta herrian aritzea oso berezia da”, esan du Endika Altzelaik.