UZ Trail mendi lasterketa arrakastatsua, beste urte batez
Lasterketa luzean, Oier Elorza Abaunz azkoitiarra izan da gizonezkoetan azkarrena, eta emakumezkoetan, berriz, Ainara Uribarri Martinez oñatiarra. Aurten emakumezkoen parte hartzea inoizko altuena izan da.

UZ Trail lasterketaren hamaikagarren edizioa egin dute Urretxu eta Zumarragan. Azken urteetan bezala, hiru ibilbide egin dituzte lasterkariek: 23,4 kilometrokoa, 12,1 kilometrokoa eta 6 kilometrokoa.
Lasterketa luzean, Oier Elorza Abaunz azkoitiarra izan da gizonezkoetan azkarrena, eta emakumezkoetan, berriz, Ainara Uribarri Martinez oñatiarra. 12 kilometroko ibilbidean Axier Artola Ormazabal amezketarra izan da helmugaratzen lehena, eta bere ostean sartu da lehen emakumezkoa, Malen Osa Ansa goi mailako korrikalari oñatiarra. Lasterketa laburrenean, berriz, Julen Badiola Unzurrunzaga bergarrara izan da gizonezkoetan lehenengoa, eta emakumezkoetan Haizea Gerrikabeitia Uriguen gernika-lumotarra. Bi ibilbide luzeenak Goierri Koparako puntuagarriak izan dira.
Aurten Emakumezkoen parte hartzea inoizko altuena izan da, zehazki, 100 parte hartzaile emakumezkoak izan dira, ia %25a. Lasterketa luzean %18 emakumezkoak izan dira, ertainean %26 eta motzean %46.
SAILKAPENA:
6 KM
Gizonezkoak:
- Julen Badiola Unzurrunzaga (0:26:29)
- Unax Agirre Osa (0:27:09)
- Eneko Garcia Muñoz (0:29:00)
Emakumezkoak:
- Haizea Gerrikabeitia Uriguen (0:34:40)
- Malen Larrañaga (0:38:34)
- Nerea Badiola Unzurrunzaga (0:39:28)
12,1 KM
Gizonezkoak:
- Axier Artola Ormazabal (1:01:01)
- Beñat Catarain Razquin (1:05:26)
- Pablo Alvarez Martinez (1:05:43)
Emakumezkoak:
- Malen Osa Ansa (1:04:51)
- Ainhoa Unanue Bereciartu (1:19:16)
- Eider Zubeldia Albeniz (1:20:14)
23,4 KM
Gizonezkoak:
- Oier Elorza Abaunz (2:10:11)
- Beñat Ibañez (2:12:22)
- Julen Aramendi Agirre (2:13:58)
Emakumezkoak:
- Ainara Uribarri Martinez (2:36:01)
- Sarah Ugarte Miranda (2:36:47)
- Ainhoa Intxausti Berasategi (2:37:01)
GOIERRI KOPA TRAIL
Gizonezkoak:
- Aimar Esteban Ibarbia (173 puntu)
- Unai Mintegi del olmo (167 puntu)
- Koldo Galarreta Torres (164 puntu)
Emakumezkoak:
- Lara Estebanez (197 puntu)
- Maider Unanue Aramburu (192 puntu)
- Ainara Uribarri Martinez (100 puntu)
GOIERRI KOPA SPRINT
Gizonezkoak:
- Mattin Odriozola Ibarguren (274 puntu)
- Axier Artola Ormazabal (180 puntu)
- Iban Delgado Gallego (176 puntu)
Emakumezkoak:
- Eider Zubeldia Albeniz (280 puntu)
- Maite Murgia Ioldi (228 puntu)
- Alaitz Egaña Pagoaga (180 puntu)





































































































































































































































