Legazpiko Klasikoari buruzko erakusketa ikusteko azken egunak
Sebastian Santestebanek txirrindulari probaren historia jaso du, eta emaitza ikusgai jarri du Kultur Etxean. Ostirala da azken eguna.

Santikutz txirrindularitza probaren historia urtez urte izenburuarekin Kultur Etxean ikusgai dagoen erakusketa ikusteko azken egunak dira hauek. Maiatzaren 1eko Legazpiko Klasikoaren 90 urteak errepasatzen dituen erakusketa da, eta Sebastian Santestebanek antolatu eta egin du.
Kultur etxeko erakusketa aretoan dago ikusgai, ostiralera arte, 17:00etatik 20:00etara.