Ordiziako Alde Zaharra berriz ere dantzan
Apirilaren 11n eta 12an Alde Zaharra dantzan festa antolatu dute Ordiziako hainbat eragilek. Larunbatean Alarma Morea, La Txama eta Kaparrak taldeek joko dute.

Ordiziako Ostalariek, Ordizian merkatari Elkarteak, udalak, Ordiziarock-ek, Tximista sagardotegiak eta Emaneurrek, berriz ere dantzan jarriko dute Ordiziako Alde Zaharra. Apirilaren 11 iluntzetik larunbat gauera bitartean, festa giroa izango da Ordiziako herriguneko kaleetan.
Ondorengo egitaraua antolatu dute:
Apirilak 11, ostirala:
- 19:30ean: Emaneurreren eskutik, kantAzak, Taberna Ibiltariak girotuta.
Apirilak 12, larunbata:
- Goizean: Aire libreko margo lehiaketa. Gaia: Plazaren mendeurrena.
- 11:30ean: Patata tortilla txapelketa Plaza Nagusian.
- 12:30ean: Pontx pailazoa Garagartza plazan.
- 14:30ean: Bazkari herrikoia frontoi txikian. Sarrerak salgai daude 14 euroan (paella, postrea eta edaria), Amonane, Kirkil, Sugaar eta urdin tabernetan.
- 20:00etan: Phsyco Clown, perkusio eta antzerki ikuskizun ibiltaria.
- 21:30ean. Plaza Nagusian kontzertuak: Alarma morea, La txama eta Kaparrak.