Otso Irakurleen hurrengo saioa gaur, Pako Aristirekin
Arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira Udal liburutegian.

Hilabeteko azken asteazkenetan elkartzen dira beti Ataungo Otso Irakurleak taldeko kideak, irakurritakoaren inguruan hausnartzeko eta analisiak amankomunean jartzeko. Zentzu horretan, gaur, martxoak 26, egingo dute hurrengo saioa. Arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira Udal Liburutegian eta Pako Aristiren Irunberri, 1990: Arroilaren negarra liburua izango dute hizketagai. Gainera, idazlearen beraren solasaldia ere izango da. Interesa izan dezakeen edozeini luzatu diete bertaratzeko gonbita.