Amonaneko konklabean, bost asmatzaile
444 lagunek hartu dute parte porran, 3 euroko apustuak eginda. Asmatzaile bakoitzak 266 euro jasoko ditu.

Ordiziako Amonane tabernako Aita Santuaren Porran, bost lagunek asmatu zuten hurrengo Aita Santua Robert Francis Prevost estatubatuarra izango zela. 444 lagunek hartu dute parte, 3 euroko apustuak eginda. Asmatzaile bakoitzak 266 euro jasoko ditu.
Asmatzaileen artean ordiziar bat eta itsasondoko bat daude, eta beste hiruak momentuz ezezagunak.