Aita Santuaren porra antolatu dute hirugarren aldiz Ordiziako Amonane tabernan. Aita Santu berria nor izango den asmatu beharko dute parte hartzaileek. Sixtoren Kaperan 'fumata txuria' ateratzen denean amaituko da.
Vaticanora begira bakarrik ez, Ordiziako Amona tabernara begira ere jarrita daude begiak. Aita Santua aukeratzeko prozesua hasten denean, Aita Santuaren porra antolatzen dute. Aita Santu berria nor izango den asmatzea da porraren helburua. Apustu bakoitzak hiru euro balio du. 133 kardinalen zerrenda ere bertan dute jarrita txukun-txukun. Sixtoren Kaperan fumata txuria ateratzen denean amaituko da.
2025ean egin zuten lehenengo porra, Juan Pablo II.a hil zenean. Koke Crehueten ideia izan zen Aita Santu berria nor izango zen asmatzeko porra antolatzea. Amonane tabernako Arana anaiekin hitz egin ondoren, porra martxan jarri eta izugarrizko arrakasta izan zuen berehala.
Bigarrena, 2013an antolatu zuten, Benedikto XVI.ak abdikatu zuenean. Eta hirugarrena aurten, apirilaren 21ean Frantzisko II. Aita Santua hil ondoren. Sixtoren Kaperatik ke zuria ateratzen denera arteko epea dago apustuak egiteko.
133 kardinalak Sixtoren Kaperan bildu dira gaur 16:30etik aurrera. Hautagai sendorik gabe hasi da konklabea. Lehenengo bozketaren ondoren, fumata edo ke beltza atera da Sixtoren Kaperatik. Bihat goizean bigarren bozketa egingo dute.
Vaticanora eta Amonanera begira daude begi guztiak. Asmatuko al dute Amonanen?