Olaberriko Udalekuetan izena emateko epea, zabalik
Maiatzaren 30a, ostirala, izango da izena emateko azken eguna.

Goierriko gainontzeko herri gehientsuenetan bezala, Olaberrian ere ireki dute aurtengo udalekuetan izena emateko epea. Maiatzaren 30a, ostirala, izango da horretarako azken eguna, eta interesdunek udaleko web orrian dagoen eranskina bete beharko dute.
Ekainak 25etik uztailaren 30era bitartean iraungo du aurtengo jardunaldiak. Goizez izango da, 10:00etatik 13:00etara, eta HH3-LH6 urte bitarteko haur oro apuntatu daiteke. Ihurretik, gainera, garraio zerbitzua egongo da.
Kuota desberdinak
Udalekuen prezioa, apuntatzen diren seme-alaben kopuruaren araberakoa izango da, egoera bakoitzerako kuota bat aplikatuta. Seme-alaba bakarra apuntatuz gero, 40 euro ordaindu beharko dira; bi apuntatuta 70 euro; eta hiru edo gehiagorekin 80 euro.
Lehenetsiko direnak
Hori gutxi ez eta plaza mugatuak daudenez, kontuan izango diren zenbait baldintza lehenetsiko dira: alegia, Olaberrian erroldatuak direnek edota Herri Eskola zein Jolastxokoko erabiltzaileak direnek, plaza errazago lortu ahal izango dute, ez direnek baino. Gainontzeko guztiak, berriz, baldintza horiek betetzen dituztenen atzetik joango dira zerrendan.