Laubidetik egin du txangoa Legaztipi-Tapak aste honetan
Ehundik gora lagun elkartu ziren atzo goizean, Nagusilaneko boluntarioek eta bestelako laguntzaileek babestuta.

Nagusilan elkarteak bultzatuta, LegazTtipi-Tapa txangoa Laubide auzoan zehar egin zuten atzo. Legazpiar ugarik parte hartu zuten, ostegunero bezala, tartean Santikutz egoitzako egoiliarrak, eta Eguneko Zentroko, Garaguneko, Meaztiko erabilltzaileak. Gainera, Olazabal institutuko Gela Egonkorreko kideak eta Domingo Agirre eta Haztegi ikastolako ikasleak eta irakasleak ere izan ziren. Guztira ehundik gora lagun elkartu ziren, Nagusilaneko boluntarioak eta beste laguntzaileak ondoan zituztela.
Ibilaldiaren ondoren, Goiherri jatetxean patata-tortilla pintxoak janda bukatu zutenaz.