Legorretako jaietako egitaraua prest
Maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean izango dira. Jaien hasierako pregoia Legoreggae elkarteko kideek egingo dute.

Legorretan prest dute Azintzio jaietako egitaraua. Maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean ospatuko dituzte festak legorretarrek.
Maiatzak 28, asteazkena:
- 18:30. Legoreggaek jaiei hasiera emateko suziria botako du eta ondoren, Pikua udaletxeko balkoian jarriko dute.
- 18:30. Erraldoiak, buruhandiak eta kalejira Joselontxos txarangak alaituta.
- 19:30. Bertso erronka Ezkizu taberna aurretik abiatuta. Bertsolariak: Aitor Sarriegi-German Urteaga eta Julio Soto-Maialen Akizu. Gai-jartzailea, Imanol Artola Felix.
- 21:30. Lagunarteko afaria plazan.
- Ondoren, Dj Track.
Maiatzak 29, osteguna: Azintzio eguna:
- 13:00. Adin guztietarako zumba herrikoia plazan. Partaideentzako salda banatuko da.
- 18:15. Azintzio eguneko euskal erromeria. Udaleko eta herriko eragiletako ordezkarien soka dantza, herriko Irrintzi Alai dantza taldearen emanaldia, sagardo dastaketa eta txorizo jatea.
- 20:00. Legorretako Pikukada batukada taldea.
- 23:00. Helduen danborrada, Joselontxos txarangak lagunduta.
Maiatzak 30, ostirala:
- 11:30-14:00. Puzgarriak, plazan.
- 12:30. Pote, igel eta toka txapelketa herriko jubilatuen artean, plazan.
- 12:30. Kalejira, Joselontxos txarangarekin.
- 14:30. Herri bazkaria Kale Nagusian, Joselontxos txarangak alaituta. Euria bada, kiroldegian.
- 18:00. Haurren playback saioa.
- 23:30. Helduen playback saioa.
- 01:00. Dj Bull.
Maiatzak 31, larunbata: Mozorro eguna:
- 13:00-24:00. Mozorro eguna.
- 13:00. Txakolin dastaketa plazan.
- 13:00. Herriko XLI. Paella txapelketa.
- 14:30. Lagunarteko herri bazkaria.
- 19:30. Oilar Beltzak musika taldea plazan.
- 23:30. Tatxers musika taldea plazan.
- Ondoren, Dj Fresa Morango.
Ekainak 1, igandea:
- 12:00. Erraldoiak eta buruhandiak.
- 13:00. Garbitzailearena haurrentzako bertso ikuskizuna, plazan.
- 18:00. Herriko haurren pilota partida mistoak.
- Jarrain. Elite mailako emakumezkoen eskuz binakako partida: Goiuri Zabaleta-Arrate Bergara, Miren Larrarte-Irati Zabalaren aurka.
- 20:30. Pikuaren ehorzketa.