Brinkolara iritsiko da ostegunean Legazpi Auzoetatik egitasmoa
Udal ordezkariak 18:00etan elkartuko dira auzotarrekin, Saloian.

Legazpi auzoetatik udalaren ekimena Brinkolara iritsiko da ostegunean, hilak 29. Udal ordezkariak auzoko Saloian elkartuko dira brinkolarrekin, 18:00etan, eta mokadu batekin amaituko dute bilera.
Brinkolakoa, Legazpi Auzoetatik bilera errondaren laugarren geldialdia izango da. Auzoetara hurbiltzea eta herritarrekin hartu-emanean, bertako errealitatea gertutik ezagutzea da egitasmo honen helburua. Orain arten, Itxaropen. Bikuña-Aizkorri eta Arantzazu inguruko auzotarrekin bildu dira udal ordezkariak, eta oraingoan, Guriditegin eta Brinkolan bizi direnekin. Aurreko bileretan ibilaldi bat egin dute auzoetako arazoak bertatik bertara ezagutzeko, baina oraingoan, landa eremua izanik eta oso zabala, zuzenean auzoko lokal horretan elkartuko dira.